16 gela ekipatzeko

2021-2022 sartzerako osoki arraberrituak izanen diren 16 gela ekipatzeko zure laguntza ere beharko dugu. Orohar 85.000 euroko inbertsioa egin beharko luke kolegioak ekipamendu guzia erosi beharko balu.

Zein da erosi edo lortu beharko dugun materiala?

  • 2 arbel numeriko (konektatuak)
  • 14 arbel xuri
  • 12 bideoproiektagailu
  • 240 mahai eta beste hainbeste aulki
  • 3D inprimagailu bat
  • 100 bat ordenagailu
  • Ordenagailuentzako 45 mahai 

Zuk ere lagunt gaitzazu gure helburua betetzen!

Diru emaitza bat egin nahi baduzu erabil gure formularioa eta ordainketa egiten ahalko duzu segurtasun osoz.

Euskoz ordaindu nahi duzula?

Posible da eta errexa!

  1. Banku biramendu bat egin kolegioko eusko konduan, hau da kondu honetara: 866 649 877
  2. Ordainagiria nahi izanez gero igor mezu bat diruzaintza@baionakolegioa.eus helbidera, zure izena, deitura, helbide postala eta telefono zenbaki bat ezarriz.