Martxoaren 14an, gure kolegioko 3. mailako ikasleak esperientzia hunkigarria bizi dute : Michel Hazanavicius-en "La plus précieuse des marchandises" filma ikustera joan d

Zinemako iluntasunetik ateratzean, frantseseko klasean batez ere, ikasleek irakurritakoaren eta ikusitakoaren arteko aldeak aipatu dituzte, batez ere “justuen” kontzeptuan zentratuz. Irudiek eta soinuek liburuaren hitzekin bat egiten duten ala desberdintzen ote diren galderei erantzunez. Baita ere, nola eragin dien horrek istorioaren ulermenean eta sentipenetan?

Trukaketa aberatsa izan da. Ikasle zonbaitek filmean zehar sentitutakoa partekatu dute, pertsonaien zailtasunak eta “justuen” ekintzak gogoratuz. Batzuek irudien indarrak hunkitu ditu, beste batzuek liburuaren xehetasunak falta izan dituzte. 

Esperientzia honek, zinemaren eta literaturaren arteko zubiak eraikitzeaz gain, ikasleen sentsibilitatea eta kritika gaitasuna lantzeko balio izan du. “La plus précieuse des marchandises” filmak, hitzetatik haratago, giza izaeraren argi-itzalak erakutsi dizkie gure ikasleei.