Kolegioaren berriak
Irailaren 4 eta 5an, Estitxu Robles kolegioko seigarreneko 67 ikasleek Hondarribira joan dira, ikasturteari hasiera borobila emateko. Iaz, Baigorrin izan baziren ere, urte honetan berriz, gipuzkoara joan dira: helburua argia zen —elkar hobeto ezagutzea.
Maiatzaren 7an, Estitxu Robles kolegioko 3. mailako ikasleek haien Dantza zubia proiektuaren “happening” moduko bat eskaini dute Baionako DIDAM museo aitzineko espazioan. Ondotik, maiatzaren 11n, haien lana oholtza gainean aurkezteko parada izan dute Herri Urratsen Seaskako ikastolen besta handian.
2026ko apirilaren 24an, Amets Arzallus 3. mailako ikasleekin izan da, Miñan liburuaren sortze prozesuaz mintzatzeko.
Atalante zine gelak antolatu du bikoizketa tailer bat Estitxu Robles kolegioko ikasleekin, “Kulturarekin hazi” dispositiboaren baitan. Azken hau, Herri Elkargoak eramaten duen lana da. Helburua da hezkuntza ibilbideak aberastea eta adituekin elkartzea baita sorkuntza artistiko baten egitea. Hortarako, Maryse Urruty antzekilariarekin lan egiteko parada ukan dute […]
Urriaren bukaeran abiatu zen JUUL kanpaina, eta apirilaren 23an bururatu da. Nafarroako ikastolek bultzatutako ekimena da, eta aurten 6. mailako ikasleek hartu dute parte.
Apirilaren 19tik 24ra Estitxu Robles kolegioko 4.ko ikasleak Londresera edota Grandara joan dira.
Trukaketa astea martxoaren 23tik-27ra iragan da. Zurriolako DBH1eko ikasleak gurerat hurbildu dira.
Bi urtean behin, Korrika badator bere kantu eta leloekin. Gure ikastetxeko ikasleek ere Korrika txikian parte hartu dute.
Aurtengo azken IALA (Ikasgaien Arteko Lan Astea) 2026ko otsailaren 23tik- 27ra iragan da.
Larunbat honetan, 2026ko apirilaren 14ean Estitxu Robles Kolegioko ikasleek, eskiatzeko aukera ukan dute.