Atalante zine gelak antolatu du bikoizketa tailer bat Estitxu Robles kolegioko ikasleekin, “Kulturarekin hazi” dispositiboaren baitan. Azken hau, Herri Elkargoak eramaten duen lana da. Helburua da hezkuntza  ibilbideak aberastea eta adituekin elkartzea baita sorkuntza artistiko baten egitea. Hortarako, Maryse Urruty antzekilariarekin lan egiteko parada ukan dute gure gazteek. Berak ditu animatu tailerrak eta Kanaldudeko Anize […]

Atalante zine gelak antolatu du bikoizketa tailer bat Estitxu Robles kolegioko ikasleekin, “Kulturarekin hazi” dispositiboaren baitan. Azken hau, Herri Elkargoak eramaten duen lana da. Helburua da hezkuntza  ibilbideak aberastea eta adituekin elkartzea baita sorkuntza artistiko baten egitea.

Hortarako, Maryse Urruty antzekilariarekin lan egiteko parada ukan dute gure gazteek. Berak ditu animatu tailerrak eta Kanaldudeko Anize Ameztoy laguntzarekin grabatu dute animaziozko labur metraia bat : Muskuilu !

Urte osoko proiektua izan da, kolegiotik Jon Ba zutelarik bide lagun ere. Urtarrilan hasi dira, casting-ak. Ikasle anitzek parte hartu nahi izan dute baina batzuk soilik hautatuak izan dira. 

Grabaketa gehiena martxo bukaeran eta apirila hastapenean egin dituzte. Noski lehenago, ariketa batzuk ere egin dituztela : giro ezin hobeagoan !

Orain ekain bukaeran edota uztaila hastapenean izango da emaitza ikusteko aukera ! Irrikitan gara e labur metrai hau ezagutzeko! 

Irratian ukan duten elkarrizketa entzuteko hemen aurkituko duzue lotura : https://www.ici.fr/emissions/le-magazine-en-basque-euskarazko-emankizuna/pays-basque