Urte osoan zehar, musikako klaseetan eszenografia, opera landu badute ere, maiatzean buru-belarri aritu dira proiektua modu trinkoan prestatzen. Horretarako, Dantzaz konpainiako bi dantzari gazteren laguntza izan dute.
Aurten, ikasleek bi koreografia sortu dituzte Myriam Perez Cazabon artistaren lanetik inspiraturik. Artistaren obrek mineralen mundua eta memoria lotzen dituzte, gure baitako zauriak eta arrastoak agerian emanez. Dantzaren bidez, memoria horiek gorputzean eman eta sendatzeko bide bat proposatzen dute. Hala izan bedi, eraikitzen ari diren gure gazteentzat ere bai.
Proiektua borobildu ahal izan da Dantzaz konpainiako bi dantzari gazteen lanari esker. Milesker haien inplikazio eta profesionaltasunagatik.
Zorionak ere gure nerabeei, proiektu honetan erakutsi duten engaiamenduagatik eta sormenagatik.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau posible egiten duten erakunde publikoei ere, Departamenduari baita Euskararen Erakunde Publikoari, haien dirulaguntzarik gabe ezin izanen baitzen bururatu.


