Parte-hartzaileek gutienez hiru liburu irakurri dituzte, eta horrek aukera ederra eman die irakurketa esperientziak elkarrekin partekatzeko. Aldi berean, gazte literatura euskaraz zein anitza eta aberatsa den ohartzeko parada ere izan da.
JUUL kanpainak oihartzun berezia egiten du urte hastapenean antolatzen den Ikusi Mikusi liburu azokarekin ere, irakurzaletasuna sustatzeko bide berean.
Bukatzeko, ekimen honek aukera ematen du Euskal Herriko ikasle gazteek gehien maite dituzten liburuak ezagutzeko ere.
