Kolegioko hirugarreneko ikasleak Dantza Zubia proiektuan parte hartzeko aukera izanen dute ikasturte honetan. Proiektu honek data ezberdinak izango ditu urtean zehar. Lehen hitzordua ostiralean izan da. Bertan, Sol Invictus ikusgarria ikusteko aukera paregabea izan dute; baita Hervé Koubi koreografoarekin trukatzeko ere bai.
Bere ibilbidea labur aurkeztu digu, hala nola, gurasoei plazer egiteko, farmazian lan egiteko ikasketak jarraitu zituela. Baina, gaztedanik dantza izan du gogoko, eta batez ere bertzeak dantzaraztea. Horregatik erraz pasa da dantzari izateaz koreografora. Denbora behar du obra baten ekoizteko, bere sorkuntza ibilbidea berezia eta izaera berezia izan duelako ez zaio beti erraza izan. Baina gaur egun, bere lanean ezagutua da eta munduan zehar ibili da, jatorri ezberdinetatik etorritako dantzariekin.
Ikasleak, orohar loriatu dira. Dantzariak itzelak ziren eta apainketak ere bai. Haien gorputza mugitzen zuten arintasun harrigarri bezain liluragarri modu batean. Argien jokoa ere aipatzekoa da.
Koregrafoak, dantzak eman dion indarra eta bizitasuna kontatu nahi izan du: hots, leku zentral eta eguzkitsua. Ondoko egunetan, ikasleen bizipenak eta baleten kodeak berriz apaitzeko unea ukanen dute klasean. Horrela, pixkanaka prestatuko dira haien dantza sorkuntza egitea Dantzaz konpainiako bi aditurekin.

