Ikasleek irakurketa jarraikian landu dute obra hau, eta poz handiz hartu dute idazlea gelan. Topaketa aukera ederra izan da liburua bertze begi batzuekin ulertzeko eta kontakizunaren gibelean dagoen lana ezagutzeko.
Miñan eleberriak Ibrahima Balderen istorioa kontatzen du: anaiaren xerka abiatu eta Euskal Herrira arte heldu den gazte baten bidea. Bidean bizi izan dituen egoera gogor eta bortitzak hurbiletik kontatzen dira, baina aldi berean xalotasun handiz. Hitzek eta irudiek ehuntzen dute doinu berezi bat : musika bat sortzen du, irakurlea harrapatzen duena !
Liburuak arrakasta handia ezagutu du, eta hainbat hizkuntzatan itzulia izan da. Gainera, Artedrama konpainiak taularatu du arrakasta handiz. Obrak maiz ikusezin bilakatzen den errealitate bati argia ematen dio, eta migratzera behartuak diren pertsonei duintasuna eta ahotsa eskaintzen ere.
Ikasleak erne egon dira Ametsen azalpenak entzuten, eta bukaeran galderak egin dizkiote. Gainera, Klase batek bertsu batzuk eskaini dizkiote eskertzeko.
Idazle bat ikastetxean hartzea biziki garrantzitsua da irakurzaletasuna sustatzeko eta literatura bizirik dagoela erakusteko. Milesker ere proiektu hau posible egiten laguntzen duten inguruko egiturei.


