Ideia ausarta zen, baina aitzinera eramateko profesional baten laguntza behar izan da, eta hor sartu da David Ondarts, bere esperientzia eta grinarekin. Ikasleen inprobisazioetatik abiatuta, antzerki bakar eta berezi bat sortzea lortu baitu, bakoitzaren ideiak, emozioak eta talentuak islatzen dituenak.
Antzezlana Autobus geltokian izenburua du, eta bertan hainbat pertsonaia eta bizipen gurutzatu dira. Geltoki horretan, ikasleek sortutako istorioek elkarri gurutzatu diote bidea: batzuk zain, beste batzuk iristen, bakoitzak bere munduarekin eta ametsekin, elkarbizitza, eta eguneroko bizitzako emozioak oholtzara eramanez.
Espero den unea iritsi da azkenean: apirilaren 18an, ostiralez, Bernat Etxepare Lizeoko gimnasio ederrean, emanaldia eskaini dute ikastetxeko ikasle guzien aitzinean. Ikasleen ezkutuko talentuak eszenan iratzarri dira eta emozioa airean nabaritu da. Baina hori ez da bukaera izan: egun horretan bertan, arratsean, bigarren emanaldi bat egin da guraso eta lagunen aitzinean, harrotasuna eta ilusioa partekatzeko aukera paregabea izan da segurrenik.
Hainbeste dimentsioko proiektu batek ezingo luke aintzinera egin parte hartu duten guztiak eskertu gabe. Eskerrik beroenak aktore gazteei, haien energia eta ilusioa oholtza gainean emateagatik, eta baita David Ondarts-i ere, bere talentua abentura honen zutabe nagusietako bat izan baita. Zuzendariaren laguntza ere ezin dugu ahaztu, hasieratik sostengatu baitu proiektua, eta gure laguntzaile ekonomikoen babesa ere eskertu nahi dugu. Eta nola ez, Bernat Etxepareko lizeoa bere egoitzetan gure antzezlana ematea ahalbidetu baitu.
Logistika ere garrantzitsua izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Baionako Herriko Etxeko zerbitzu teknikokoei beren laguntzagatik, eta Axut antzerki konpainiari, ikusleiei harrera egokia egiteko eskuzabaltasunez utzi zituelako jarleku bankuak. Halaber, argien prestatzeaz gure lagunaki eskertzen ditugu. Argia ez baita falta izan eszenatokia distiratsu uzteko.
Laburbilduz, antzerki-abentura hau lankidetza eta sormenaren adibide bikaina izan da. Antzezlan bat gauzatzeko beharrezko baldintza guztiak bildu ditu, eta horregatik bihotzez eskertuta gaude. Publikoa ere paregabea izan baita, ikaskideen lanari errespetu handiz erantzunez.
Gora sormena! Gora antzerkia! Eta gora arte eszenikoen magian sinesten duten guztiei !















