Hari gorria diskriminazioak izan dira. Irakasleek proposatutako tailerrek helburu batzuk jarraitzen zituzten.
Lau ardatz nagusi

- Diskriminazio mota nagusiak ezagutzea eta identifikatzea.
- Enpatia, errespetua eta aniztasunaren balioa sustatzea.
- Jarrera baztertzaileak zalantzan jartzea eta portaera inklusiboak garatzea.
- Ikasleen parte-hartze aktiboa eta hausnarketa kritikoa bultzatzea.
Aste horretan, ikasleek diskriminazio ezberdinak landu dituzte. Adibidez : diskriminazio soziala eta ekonomikoa, egiturazkoak, generokoa eta sexuala, arrazazkoa, etnikoa eta kulturala, ezgaitasunarekin edo aniztasun funtzionalarekin lotutakoa, sinesmenekin, eta gorputz-irudiarekin lotutakoa.
Gomita ezberdinak ere gure ikastetxera hurbildu dira.
Hala nola, Unicité-ko gazte batzuk ikastetxeko seigarreneko ikasleei labur-metraiak irakutsi dizkiete, egoera diskriminatzaile ezberdinak aurkeztuz, ondotik ikasleekin eztabaida sortuz.
Maxime Cabane berriz, para surflari onenetariko bat, desgaitasun fisikoak aipatzeko kirolaren bitartez gaia jorratu du. Etxepare lizeoko kirol gelan, jarduera iragan da. Bosgarreneko ikasleek gurpil-kaderetan esku baloian aritzeko aukera ukan dute.
Laugarreneko eta hirugarreneko ikasleengana, Amnesty Internationaleko Cathy eta Txomin jin dira. Bideo txiki bat proiektatu ondoren, haien elkartea aurkeztu dute, baina ere ikasleei nola eragiten ahal duten, haien heinetik hausnarketa ireki dute. Elkarteak defenditzen dituen baloreak sostengatzeko etengabe lanean aritu behar dela oroitaraziz. Eta ikasle bakoitzari haien borroken sinboloa den axota eskaini diete.
Ekoizpenen aurkezpena
Ostiralean, LP taldeetan, bi proposamenen artean landutako produkzioak, bertze ikaskideen aitzinean aurkeztuak izan dira, hamar ikasgela ezberdinetan. Hain zuzen ere, hamar epai-mahai bazirelakotz.
Lan politak aurkeztu dizkigute aske herrian edo aske kolegioan bizitzeko. Errealitatea eta ametsak txilikordatuz, ametsak egi bihurtu daitezen!
