Martxoaren 13an, jan bezain laster Baionara jautsi gara oinez Estitxutarrak, KORRIKA txikin parte hartzea. Korrika txiki Korrika handiren islapena da. Korrika handian bezain ozen euskararen aldarria eraman nahi duen lasterraldia da.
Jacques Portes Plazan ikasleek utzi zituzten haien motxilak. Ondotik, klaseka banatuak, Hiriko puntu ezberdinetara abiatu ziren. Ikastetxeko handienek izan zuten ibilbiderik luzeena eta gazteenek berriz laburragoa.
Baionako karrikak bete beteak izan dira hainbat ikastoletatik etorritako ikasleekin. Ikasleen urratsen soinua izan da nagusi Baionako karrika txikitan. Hala ere, are giro alaiagoa izango zatekeen ohiko Korrikako kantuak lagun izan balira.
Bukatzeko askari goxo bat partekatu dugu, AEK-ko kideek prestaturik. Milesker antolatzaileei eta nola ez parte hartzaileei guziei ere bai !