Irailaren 1ean, 6. mailako ikasleak izan dira ikastetxean bakarrik. Horri esker, lehen eguna lasaiago ezagutzeko parada izan dute. Irakasle arduradunekin egon dira, ikastetxea bisitatu, lekuak ezagutu eta materiala jaso dute.
Arratsaldean, eskola-bizitzako hezitzaileak joko bat prestatu du, ikasleek ikastetxea hobeki ezagutzeko eta lehen eguna modu atseginean bukatzeko.
Biharamunean, beste mailetako ikasleak ere itzuli dira. Gehienak handiago eta aldatuago ikusi ditugu. Haientzat ere ongi hasi da ikasturtea: goizeko lehen orduetan beren irakasle arduradunekin egon dira eta, ttuku-ttuku, lehen ikasgaiak hasi dituzte.
Ostegun goizean, 6. mailako ikasleak Baigorrira joan dira. Nafarroa-Behereko mendi-gunea ezagutzea zen helburuetako bat, baina batez ere, elkar hobeki ezagutzea eta euskaraz elkarrekin aritzea izan dira proiektuaren ardatz nagusiak.
Egonaldia izigarri ongi iragan da. Joko-pistak eta Interpretazio Zentroaren bisitak Baigorriren ondarea eta historia ezagutzeko aukera eman dute. Oronoziako aterpea ere oso egokia da, eta bertatik bista ezin ederragoa da.
Bien bitartean, 5., 4. eta 3. mailako ikasleak beren ikasgaiak eta irakasle berriak ezagutzen hasi dira.
Beraz, ikasturtea ongi hasi dugu. Orain, horrela jarraitzea eta bukaera ere bezain ona izatea espero dugu!


