Apirila ez da edozein hilabete gure ikastetxean, liburuen eta irakurketaren festa baita mundu osoan! Hasteko, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu da, mundu osoko haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko data garrantzitsua baita.

Apirilean zehar, gainera, JUUL irakurketa kanpainaren azken bihurgunera iritsi gara Estitxu Roblesen. Apirilaren 1ean eta 2an izan genituen bozketa egunak! Seigarren eta bosgarren mailako ikasleek azken bost urteetan argitaratutako edo 2020tik goiti argitaratutako liburuen artean gehien maitatu duten liburuaren alde bozkatu dute, baita ilustratzaile onenaren alde ere. JUUL, Euskal Herri osoko ikastoletan irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu ederra da.

Aurten, gainera, seigarren mailako ikasleek aukera paregabea izan dute Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzaile ezagunarekin elkartzeko. Berarekin batera, Ixabel Agirresoroberekin idatzitako liburu bat, haien euskarako irakaslearekin landu dute. Urteko bigarren IALAn, Ixabel bera ere sorginen eta laminen ipuinak kontatzeko gure ikastetxera hurbildu zen. Bere bisita estimatua izan da, Mattinena bezala !

Apirila, beraz, irakurketaz, liburuez eta sortzaileekin topaketaz betetako hilabetea izan da Estitxu Robles ikastetxean. JUULen bozketa egunekin eta Iñaki Martiarenaren bisita zoragarriarekin bukaera ezin hobea eman diogu literaturaren hilabete honi!

Nafarroako Ikastolen JUUL kanpainari buruz informazio gehiago nahi baduzu, edo irabazleen berri izan, bisitatu Nafarroako Ikastolen JUUL Kanpainaren webgunea.