Azaroaren 4tik 8ra, gure kolegioa ideia-laborategi bihurtu da! Ikasleak, seigarrenetik hirugarrenera, asmakizunen eta teknologiaren unibertso zirraragarrian murgildu dira.

Sormena bultzatzeko tailerrak

Hiru egunez, ikasleek tailer ezbedinetan parte hartu dute. Angeluko teknopoliaren bisita egiteko aukera ukan zuten, teknologi berri hauen aintzindariak ere ezagutzeko parada ukan zuten. Esperientzia horiei esker ulertu ahal izan dute asmakizunak nola sortzen eta garatzen diren, eta zer eragin duten gure egunerokotasunean ausnartzeko momentua ere izan da.

Ikasteko eta adierazteko lankidetza proiektuak

Ezagutza berri horien ondorioz, LP (Lan pertsonalizatu) talde bakoitzak sormen proiektu bat landu du. Ikasleek irudimena eta zorroztasuna erakutsi behar izan dute bildutako informazioa laburbiltzeko eta modu originalean aurkezteko. Haien sorkuntzek, askotarikoak bezain harrigarriak izan dira. Argi utzi dute asmakizunek eta asmatzaileek gure gizartean duten garrantzia, baina baita aurrerapen teknologiko horiek ekar ditzaketen erronka etikoak ere.

Aste honetako onura pedagogikoak

Aste tematiko hau ikasleendako okasioa izan da:

  • Jakin-mina eta espiritu kritikoa garatu.
  • Taldean lan egiten eta ideiak partekatzen ikasi.
  • Beren komunikazio trebetasunak hobetzea: sintesia, ahozko adierazpena, argumentazioa.
  • Berrikuntzak gure munduan duen garrantziaz jabetzea.

Ekimen hau arrakasta eder bat da, ikasleei hurbilketa pedagogiko ludiko eta kolaboratibo bat proposatzearen garrantzia erakusten baitu. Zorionak parte hartzaile guziei!