Jarraian, ikasle batek idatzitako hitzak irakur ditzakezue, bizikleta martxaren hainbat irudi ikus (bai eta bukaeran Baionan egin zen manifestaldiarena) eta azkenik, eskuin aldean, espainoleko kurtsoan sortu zuten ibilaldiaren egunerokoa, mapa batean etapa bakoitza ikusteko aukerarekin.
Irakurri, partekatu eta nola ez, brebeta lortuta orain BAXOA ERE EUSKARAZ!!!
Bizikleta ibilaldiaren egunerokoa ikusteko sakatu hemen
“Gure proiektua burutu dugu. 5 egunez bizikletaren gainean egonik lortu dugu Baionara heltzen Azterketak Euskaraz manifarentzat. Bordaletik-Baionara txirrindulaz, 250km, sufrimendua, poza, akidura baina beti ere euskara ahoan atxikiz. Gure leloa Azterketak Euskaraz eta gure borroka euskaraz bizitzearena. Proiektu hau denek dugu burutu, denen laguntzari esker, ikasle, irakasle, langile eta burasoei esker. Helea askatuz lau haizetara eta gure borroka partekatuz. Zenbat bizipen eta orroitzapen. Euskararen hazia dugu hedatu… Parte hartu dutenok dizuegu bidai honen laburpen bat proposatzen, egunez egun, argazki eta istorio ezberdinekin”
Johane Larre Sallaberry – 3.mailako ikaslea