Gure ikasle ohien lekukotasunak Seaskako Youtube Kanalean ikusgai direla abisatu nahi dizuegu.

Lekukotasu hauek, haien bizipen aberatsak partekatzen dituzte. Gure gaurko ikasleentzat, inspirazio iturri baliotsuak dira. Eskolako ibilbidean zehar izan dituzten erronkak ez ezik, izan dituzten laguntzak ere plazaratu dituzte. Lekukotasun horiek argitasun bat eskaintzen dute gure ikastetxean jasotako hezkuntzaren eraginari buruz, eta hemen lantzen diren balioen garrantzia azpimarratzen dute. Beraz, zuetako bakoitza animatzen dugu lekukotasun hauek begiratzea eta zuen lagun eta familiekin partekatzea.