Ikusi Mikusi gazte literaturaren Sarako azokaren aurtengo leloa izan da. Estitxu Robles Kolegioko ikasleekin han izan gara 2025ko urriaren 10ean egun pasa.

Estitxu Robles kolegiko 6.eko ikasleak Sarako plazatik, goizeko tailerretaruntz abiatu dira. Taldetxo batek Adur Larrearen tailerran parte hartu du. Harekin, ikusi dute nola bizitasuna eman marrazkiari, nola irudikatu soinua edota denbora iragaten dela marrazkien bitartez.

Beste talde handi, bat parke eder batetan txalapartaren txakun – txan – txakun soinuak deiturik tresnaren ingurura hurbildu dira. X Indok, txalaparta tresna aurkezteaz gain erritmo ezberdinak deskubriarazi du. Ondotik, ikasleak haien gorputzekin erritmo hauek antzeztea eta jotzea gonbidatu ditu. Bukatzeko, ikasle guziek txalaparta saiatzeko aukera ukan dute.

Eguerditan, hiru taldetan zatiturik, bi talde bazkaltzen zuten bitartean hirugarren taldeak azokaren itzulia egiten zuen ikasle bakoitzak bere liburua erosi arte eta talde guziak azokara joan arte ondoan dagoen kirol eremuan pik nikatzen egon dira itzalean. Bakoitza bere langun edota ikaskideekin talde txikitan bildutak kalakean edo jolasean aritu dira. Azken ordu erdian, nahi zutenek, eta anitz ziren ! Gizotxoan aritu dira, Jonek jokoa animatu eta gidatzen zuen bitartean.

Arratsaldean, zirkoko ikusgarri eder bat ikusi dute. Bi jokalarik taularen gainean ziren eta barnean ditugun borrokak eta aurre iritziak galdezkatu dituzte, maitasuna XLa eta irekiak aldarrikatuz ! Orohar, ikasleak pozik itzuli dira ondotik ikastetxera, haien liburua besapean.