Dantzazubi 2025, Herri Urratsen
Igande honetan, Herri Urratsen hain zuzen ere, proiektuaren lehen emanaldirako oihala altxatu da. 

Ikasleek beren doain ukaezinarekin ikusleak liluratzen jakin dute. Mugimenduen indarrak eta taularen gainean zegoen energiak liluratu egin dute bertan zegoen publikoa, lan artistiko aberats eta trinko baten lekuko. Dantzaz konpaniako bi dantzari profesional gazteen laguntzarekin ondu den lana izan da hori. Horrezgain, Dantzazubi proiektu hau, kolegioko zuzendaria baita musikako irakaslea denak bultzatutako ekimena da. 

Emanaldian, Estitxu Robles kolegioko hirugarreneko dantzari gazteek ikerketa lan bat egin dute Eresoinka dantza eta kantu konpainia ospetsuari buruz, eta lan horrek arteaz duten ulermena aberastu egin duela deritzogu. Eta, horrela, elkarlanerako eta elkarri laguntzeko espiritua indartu dute ere.

Gainera, ikastetxeen arteko elkartruke antolatua izan da, adin bereko ikasleek lotura baliotsuak eho ditzaten.

Bigarren emanaldia, maiatzaren 25erako pentsatua, berdin liluragarria izanen dela hitzematen du.

Ikasleek, agertokian ez ezik, ikastetxe arteko erronkan haien truka kideekin jokoetan parte hartzeko aukera ukanen dute. Une atsegina, dantza eta adiskidetasuna ospatuko dituena.

Ez galdu aparteko gertaera hau! Denak IBILALDIRA, Bizkaiko ikastolen aldeko bestara !