Hitzordu nagusi hau, Gerediaga elkarteak sortu du. Helburua da Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzako ekoizpena ezagutzera ematea, euskal literatura eta kantagintza garaikideari lekua eskainiz.
Bertan diren erakusmahaiek, 933 ekoizpen berriak izan dituzte, eta berrehun kultur ekitaldi izan dira programan.
Gertakari horrek, euskal kultur ekoizpenaren hitzordu nagusietariko bat dela erraneta, eskola eremutik kanpo, euskal kultur ekoizpenen ezagutzeko aukera eman die ikasleei.
Ateraldiaren helburuak anitzak dira:
- Kultur aurkikuntza: euskarazko gazte baita heldu literaturaren oparotasunaz jabetzea. Euskal Herriko sortzaileak ezagutarazi.
- Tailerretan parte hartzeaz gain, bideo joko berri batzuk ere ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ukan dute.
- Lotura sozialen indartzea: Ateraldi horri esker, ikasleen arteko loturak sendotu ahal izan dira, talde kohesioa sustatuz.
Ikasleen itzulerak oro har baikorrak izan dira.
Durangoko Azokara egindako bisita hau esperientzia baliosa izan da 4. mailako ikasleentzat, mahaiez mahai igarotzen diren bitartean haien ezagutzak trinkotzeko aukera sortzen dute. Irakasleak ateraldi horren berritzea pentsatzen ari dira , ikasleei aukera bereziak eskaintzen segitzeko.