Arte ederretako ikasketak eginik, hainbat proiektu ezberdinetan parte hartu du, hala nola Xabi Solanoren CDaren portada bat ere bere margolanarekin apaindua du. Irungo karriketan ere ikus daitezke bere obrak.
Gure ikastetxeko gazteek ere Street artari buruzko lanak burutu eta ezagutzak indartu dituzte, haien arte irakaslearen gidaritzapean. Kaxu galeriako animatzailearekin Baionako karriketan diren murala ezberdinak ezagutzeko parada izan dute. Horrela haien hiria bertze molde batera ikusteko aukera ere izan da.
Orain, t-shirt zaharrak eta tenis zaharrak jantzirik, aldamioren azpian ala gainean, zatika ari dira tindatzen Udatxok irudikatu duen pintada.
Horrelako proiektuak ikasitakoari zentzua emateaz gain, arrasto bat ere kolegioan uzteko parada eskaintzen zaie gure hirugarreneko ikasleei. Eskertzen ditugu horrelako proiektua egitea sustatu, lagundu, baita ere diruz lagundu duten guztiei : erakunde publikoak, ikastetxeko ikasle, guraso (materiala prestatzeagatik), eta irakasle laguntzaileak, ahantzi gabe ikasleak haien inplikazioarentzat.
Hirugarreneko ikasleen azken urtea baita hemen, ondoko urteetarako hoberena opa diegu : bide on!





