Kolegioaren sorrera...

2016ko sartzea…
Iparraldeko ikastoletan ikasleen emendaketak segitzen duen bitartean Kanboko Xalbador kolegioan (5 urte lehenago berritua eta handitua) 353 ikasle tinkatzen ari dira ! … eta Baionan eta BAM-en… oraino euskal kolegiorik ez ! Egoera honi aurre egiteko SEASKAk, Xalbadorreko erakasle multxo batek eta BAM-eko guraso batzuk lanari lotu dira eta 2017ko irailean Bernat Etxepare kolegioa ateak irekitzen dizkie 63 ikasle eta 10 langileei.

Lehen ikasturte horren bukaeran, ikasgaien arteko proiektu bat bultzatu eta (ikasle eta irakasle guziek proposamenak landuz eta gurasoek bi bozkaldiz aukeratuz) ESTITXU ROBLES izena aukeratzen dugu. Algeco-etan goiz hotzak eta arratsalde kixkaliak, eten gabeko konponketak eta materiala errekuperatzeko kamioien joan-jinak, ikasleen aire hartzeak garajetan, menturazko internet sarea, negoziaketa luzeak egitura publikoekin … baina ahantzi gabe proiektu pedagogikoak, emozioak, irriak (eta kexatzeak!).

..eta garapena

Lau urteren buruan bere euskal kolegio sendoa dauka Baionako eskualdeak. Urtez urte ikasle kopurua handituz doa eta 2021eko sartzean 200eko kopurua kilikatzera joanen gira 23 langilek lagundurik… 16 ikasgela arraberrituetan! 

obrak kolegioan

Kolegioaren 16 gela arraberrituak izan dira

2021eko sartzerako arraberrituak izanen dira 16 ikasgela. Aldiz osoki ekipatu behar izan ditugu (mahaiak, kaderak, informatika tresneria…). Gurasoen eta babesle pribatu anitzen laguntzari esker, “ARBELAK” izeneko kanpainaren bidez, lortu dugu inbertsio handi hori gure gain hartzea.