Baionako Estixtu Robles kolegioaren ikastetxe proiektua

KOLEGIO BERRIA (2017)

EGITASMO KOLEKTIBO BATETIK SORTU KOLEGIOA

Estitxu Robles kolegioa 2017an sortu zen, erakasle talde motibatu baten eta guraso kementsu batzuen nahikeriari esker. Bernat Etxepare lizeoko eraikin zaharrean kokatu zen, Baionako iparraldean. 2021ean zahaberritua izan zen ikastetxea. Guraso eta laguntzaile pribatu askoren laguntzarekin, “Arbelak” izeneko kanpainaren bitartez, ekipatua izan zen.

IKASTETXE EGITASMOA

« Kultura batean errotua dagoen pedagogia berritzaile eta abegikorra mundu anizkunean hedatzeko »

Partikatzen ditugun ideiak, baloreak eta bizitakoaren uztartzean oinarritzen da proiektu hau.

IKASTOLEN LEHENBIZIKO PROIEKTUA (IKASLE EUSKARADUN, AUTONOMO ETA HERRITARRA)
NORBERAREN ERAKASKUNTZAREN ETA BIZIAREN ESPERIENTZIAK
EUSKAL HERRIA, HOTS MUNDUAREN PARTE HAU DEITZEKO TOKIKO JENDEEK ERABILTZEN DUTEN IZENA (B. ATXAGA)

Datu horiek gure didaktika eta heziketa koadroa hots, gure pedagogia, eragiten digute. Ildo beretik segituz, ondoko lau lan eta gogoeta ardatzak hautatu ditugu:

Eskolako ikasgai bat baino gehiago kolegioan: emozioak trukatzeko, handitzen ikasteko, sorkuntzan ibiltzeko hizkuntza da euskara.

Heldu euskaraduna, autonomoa eta herritarra bilakatzen laguntzea betidanik izan da ikastolen helburua. Ildo beretik segitu nahi dugu kolegioan.

Kolegioaren bizian parte hartzen duten gurasoen, ikasleen eta langileen tokia zaintzen dugu Estitxu Robles kolegioan, esku hartzea eta elkartasuna bilatuz.

Zurkaitzak funtzio eta ezaugarri oso garrantzitsua du kolegioan, informazioa, segipena eta sustenguan oinarrituz.