Lege oharra

www.baionakolegioa.eus webgunearen argitaratzailea Estitxu Robles kolegioa elkartea da:

6 Jean Jacques Rousseau karrika

64100 Baiona

Argitalpen-burua: Cécile Diribarne, lehendakaria

Webgunearen arduraduna: Mañolo Espellet zuzendaria

Aterpetzailea: OVH

Jabego intelektuala eta egile eskubideak

Jabego intelektualaren Kodeko L.111.1 eta ondoko artikuluen arabera, www.baionakolegioa.eus webgunea obra bat da eta Bernat Etxepare kolegioa elkartea obra horren egilea.

Webgunea eta webgunea osatzen duten osagai guziak, bereziki irudi finkoak ala animatuak, karta grafikoa, datubaseak, etabar, bakarrik Bernat Etxepare kolegioa elkartearenak edo/ta zerikusia duten egileenak dira. Hori dela eta, Jabego intelektualaren Kodeak babesten ditu.

Jabego intelektualaren Kodeko L 122-5 artikuluaren arabera, izan paper gainean edo informatika euskarri batean, orokorki, webgunearen eta bertan agertzen diren obren kopiak, aldaketak edo berriz erabiltzea baimenduak dira bakarrik erabilpen pertsonal eta pribatu batentzat. Horrela, kopia horietan, webgunearen edota multimedia obra horien iturriak agertu beharko du. Halaber, kopia horiek ez diete beste inoren eskubideei kalterik egin beharko.

Edukia beste euskarri batean erabiltzeko edo ustiatzeko (webguneak, sare sozialak, euskarri inprimatuak, etab), hala nola merkataritza helburu batekin, Bernat Etxepare kolegioa elkartearen eta zerikusia duten beste eragileen baimena ezinbestekoa da.

Halere, webgunearen eduki batzuk (testuak eta ikonografia) Creative Commons lizentziapean baliatuak izaten ahalko dira, beren eskuragarritasuna egile eskubideen errespetuan bermatua izan dadin lizentzia askeko sistema baten bidez. Kasu horretan, zehaztuak diren aipamen bereziak begiratu.

Estekak

www.baionakolegioa.eus-ek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Bernat Etxepare kolegioa elkarteak ez du webgune horietan eskaini eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik.

Bestalde, webgune honek bere edukiarenganako estekak onartzen ditu, baina iturria (https://baionakolegioa.eus) aipatuz. Baimen honek ez du balio eduki polemikoa, pornografikoa, xenofoboa hedatzen duten webguneentzat, edo jendeen sentiberatasuna mintzen ahal duen edozein webgunentzat.

Pribatutasun-politika
Cookie-ak

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, webgunea bisitatzean, bere nabigatzailean automatikoki cookie bat sar dakiokeela. Cookie bat, datu bloke bat da. Ez du erabiltzailearen identifikaziorako daturik biltzen, baina webgunean eginen duen nabigazioari buruzko datuak bilduko ditu. Nabigazio programaren ezarpenetan cookien presentziaren informazioa indarrean jar daiteke, baita, nahi izanez gero, errefusatu daiteke.

Gehiago jakin cookien kudeaketaz
Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa

www.baionakolegioa.eus webgunearen bitartez biltzen diren bisitarien datu pertsonalak 1978ko urtarrilaren 6ko “Informatique et Libertés” lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/UE Europear Araudiaren xedapenak segituz tratatuak dira.