2025 iala : Gernika bisitatzen
Urte honetako azken IALA (Ikasgaien Arteko  Lan Astea) iragan da 2025ko otsailaren 10-etik-14ra. Gai nagusia Euskal Herria(k) zen.

Lehen hiru egunetan, tailer ezberdinak ukan dituzte Euskal Herriko guneak, pertsonaia, gertakariak edota elkarteak ezagutzeko parada izan da.

Adibidez, 3.ko ikasleak Gernikara joan dira. Kepa Ordoki ezagutzeaz gain Gernikako gune ezberdinak baita museo bat bisitatzeko aukera ukan dute. Kepa Ordoki, 1912ko agorrilaren 3an sortu da, Bigarren Mundu Gerran Euskal Erresistentziaren irudi enblematiko bat da, Gernika batailoiaren komandante eta bere ausardiagatik ezagutua da batez ere.

4.koek berriz, Baionaren bisita egin dute eta Baionako toki batzuk garai bateko lekukoak direla ere agerian jarriz. Harriek mintza balezate…

5.koek Itxaro BORDA, idazle, kazetari, olerkari eta Euskalzainarekin ere mintzatzeaz gain elkarrekin olerki eder bat ondu dute. Kultura eta elkarlana xuxtatu behar baita erronka berriei aurre egiteko. Milesker beraz bihotzez Itxaro gure ikastetxera hurbildurik eta esperientzi hau biziarzirik. Azkenik 6. mailako ikasleek, Ixaber Agirresorabe, ipuin kontalariari esker, Sorginen mundura murgildu dira. Beldurra eta irriak nahasi dira eta hegan joan dira sasi guzien gainetik eta odei guzien azpitik. 

Noski, bertze gai anitz ere jorratu dituzte irakasle ezberdinek proposaturik (Elhuyar anaiak eta fundazioa, Euskal Haziak, Etxebizitzak eta laborantza euskal herrian, Ez dok amairu etab…). Baina ezin dugu gehiegi ere luzatu. Gainera, gauza horiek bizitzeko gehiago eginak dira ez eta kontatuak izateko. Orduan bego…

Bi egun soilik zerbaiten ekoizteko izan dituzte! Hau bai desafioa ! Ostiral arratsaldean haien lanak epaimahaiei aurkeztu dituzte. Aurtengo lehen IALA bezalaxe, hor ere lan ederrak izan dira, orain datorren ikasturtea goaitatu beharko da bertze ekoizpen eta aurkezpenen ikusteko.