GORPUTZA gaitzat harturik lehen (IALA = IKASGAIEN ARTEKO LAN ASTEA) iragan da 2025eko azaroaren 3-tik 8-ra.

Lehen hiru egunetan, ikasgai ezberdinetan, gorputzaren inguruko ardatz anitz jorratu dituzte ikasleek: gorputza eta sentsazioak (ongi izatea), gorputza eta irudia (aniztasuna), elikadura eta mugimendua, gorputzaren eta buruaren arteko lotura, eta azkenik, gorputza artean.
Irakasle antolatzaileek egitarau ausarta plantan ezarri dute, irakasle guzien tailer proposamenei esker.

Ikasleek ikasi dute nola zaindu gorputza, arnasketa ariketen bidez edo elikadura osasungarriaren bidez.

Artearen eta kirolaren bidez, gorputzaren inguruko ikuspegi ezberdinak landu dituzte, eta sare sozialen eragina ere aztertu dute: nola moldatzen eta baldintzatzen duten gure gorputzaren pertzepzioa, eta nola beharrezkoa den beste gorputz mota guziei ere lekua egitea.

Ohartu dira, halaber, gorputzaren irudikapena ez dela beti berdina historian zehar, ezta munduko leku guzietan ere.
Artearen eta kirolaren bidez, gorputzaren inguruko ikuspegi ezberdinak landu dituzte, eta sare sozialen eragina ere aztertu dute: nola moldatzen eta baldintzatzen duten gure gorputzaren pertzepzioa, eta nola beharrezkoa den beste gorputz mota guziei ere lekua egitea.

Horrez gain, ikasleek ikasi dute irudi digitalen aitzinean izpiritu kritikoa atxikitzea: gaur egun, Adimen Artifizialaren bidez, irudiak erraz aldatzen dira eta zernahi sinetsarazten ahal da.

Hiru eguneko lanaren buruan, haien ekoizpenak aurkeztu dituzte, ezagutza guztiak elkar lotuz. Oso lan ederrak izan dira, eta irakasleentzat zein ikasleentzat plazer eta ikaskuntza iturri handia izan da partekatzea.
Azken finean, gorputza ezagutzeko bidea ez da inoiz bukatzen: gorputzak beti harritzen gaitu, eta galderak pausatzeko eta lantzeko gai inspiratzaile bat izaten jarraitzen du.

IALA (Ikasgaien Arteko Lan Astea) LPka ikasleak biltzen dira asteko azken bi egunetan talde txikitan lan baten ekoizteko.
Bertze LP batean ere goxaltzen ari lanean hasi aitzin.
Haien lanak aurkeztu baino lehenago saiakerak egiten.