Aldaketa klimatikoa 2024ko maitzak 28an, Baionan
Maiatzaren 29an Glein aretoan, Baionan, Seaskako kolegioetatik, laugarreneko ikasle guztiak bildu dira, tailer eta joko ezberdinak partekatzeko biharko erronka baten inguruan: Aldaketa klimatikoa.
Ikasleak tailer batean.

Seaskako zientzietakoa hainbat irakasleek bultzatutako ekimena da hau. Eta haien inguruan sentsibilizazio lanak egiten dituzten hainbat elkarte bildu dituzte: CIEP, Laborantxa Ganbara, Water Family, Alda, eta beste…

Ikasleek aldaketa klimatikoari aurre egiteko iniziatibak ere ezagutzeko aukera dute, baita urtean zehar ikastetxe bakoitzak gai honen inguruan burutu dituen lanen berri ukaiteko.Ikasle gehiengo bat estimatu du tailer batetik bestera pasatzea, nahiz eta batzuetan errealitate horrek kezkatzen dituen. Beste batzuk berriz, horrelako elkarteetan edota iniziatiben hartzeko prest daudela badirudi.

Bestalde, pozik dira, beste ikastetxeetako ikasleak ere bai ikustea. Batzuk ezagutzen dituzte jada, besteak ez aski oraino. Nahiz eta urtean zehar gauza batzuk elkarrekin egin. Opa diegu lizeorat joatea elkar hobeto ezagutu nahi badute.