Aurten ere, Estitxu Robles kolegioko 6-ko ikasleek bertso tailerren egiteko parada ukan dute

Tailer hauek euskarako saioetan egiten dira, Lur irakaslearen orduetan. Eta Elixabetek, bertso eskolako irakasleak ditu saio hauek animatzen. Ikasleek anitz apreziatzen duten jarduera da. Batez ere, ondotik klase arteko lehiaketa batekin beti ere bururatzen baita ekimena. Aurtengo lehia animatua izan da. Eta hiru klaseak kolegioko jantegian ariketa ezberdinetan gogotik aritu dira.

Jokoen bidez, bertsolaritza mundura jauzi egiten dute, eta halaber hizkuntza aberasten dute. Ikasleek haien gogoeta fintzen eta haien argudiatzeko, baita irudikatzeko gaitasunak indartzen dituztela ere erran daiteke. Ikastetxeko proiektuan arras ongi kokatzen den jarduera da, beraz! HITZEKIN JOLASTUZ, GOGOETA ZORROZTU !