Irailaren 4 eta 5an, Estitxu Robles kolegioko seigarreneko 67 ikasleek Hondarribira joan dira, ikasturteari hasiera borobila emateko. Iaz, Baigorrin izan baziren ere, urte honetan berriz, gipuzkoara joan dira: helburua argia zen —elkar hobeto ezagutzea.

Ikasleak ikastetxe ezberdinetatik etorriak direnez, lehenbiziko erronka elkar ezagutzea da. Hondarribiako aterpetxera iritsi orduko, joko batzuen bitartez elkar hobeto ezagutzeko aukera sortu dute antolatzaileek, giro atsegin eta alaian. Irriek eta lehen solasaldi lotsatiak fite bilakatu dira konplizitate eta adiskidetasun.

Ondoren, etxetik ekarritako piknik goxoa jan dute elkarrekin, eta indarrak berrituta, Hondarribiako hirigunea ezagutzeko atera dira. Ez da ohiko bisita turistiko bat izan: pistak eta erronkak dituen joko baten bidez ibili dira karrikaz karrika, taldeka, leku interesgarriak deskubritzen.

Ikasle batek honela adierazi du:
“Maitatu dut pistako jokoa, gauza berriak ikasi ditut nahiz eta ez dugun irabazi.”

Beste batek, berriz, esperientziarik hoberena hondartzan bizitakoa izan dela erran du:
“Uretan bainatzea eta hondarrean ibiltzea izan da eguneko momenturik onena.”

Iluntzean, aterpetxera itzuli eta logelak ezagutzeko tartea izan dute. Afari bero baten ondoren, ikasleek hiru tailerren artean hautua izan dute: filma bat ikusi, gizarte jokoetan parte hartu edo marrazkigintzan aritu. Etxetik kanpo baina etxean bezala sentitzen hasi dira ordukotz.

Biharamunean, ostiral goizean, zakuak egin, ganbara garbitu eta gosari eder batekin agurtzeko ordu iritsi arte egiteko ezberdinei lotu dira.  Hala nola, bezperan hondartzan izan esperientzia errepikatzeko aukera hartzea ezin bestekoa izan da. Eta azken jolasak berriro errepikatzea !

Aterpetxean, bazkaria jan ondotik, autobusean sartu eta ikastetxera itzuli dira. Nekatuta bai, baina irriak eta bihotzak oroitzapenez beteta.

Hori bai, ateraldi ederra ikasturtea ongi hasteko aproposa!