Goizean, bi taldetan banaturik, herriaren inguruak ezagutzeko aukera izan dute pista joko bati esker, baina baita kanpoko jokoen bidez lagunak egiteko ere.
Arratsari buruz, Oronozia aterpera hurbildu dira eta han afari goxo bat partekatu dute : pasta bolognesa !
Biharamun goizean, hiru taldetan banaturik, hiru tailler ezberdin egin dituzte : mahai jokoak, teka eta molki.
Bazkari on baten ondoren, oilaskoa patata frijituekin eta jolas batzuk. Autobusa hartzeko ordua izan da!
Egonaldi honekin urtea ederki hasi dute eta horrela segitzea opa diegu!