Animaziozko zinemaren mundua aberatsa bezain zaila da hertsapenez betea, hots egiazko desafio bat. Isabel Herguerak maixuki lortu du borroka feministen funtsa bereganatzea eta aldi berean estetika bisual eta soinu liluragarria eskaintzea berak zuzendutako “El Sueño de la Sultana” filmean. Muga kultural eta linguistikoak gainditzen dituzten film horietako bat da Atalante zinema gelan aurkeztu zaigun filma hau.
Historiaren muinera barneratu gara
“El Sueño de la Sultana” 1905ean Bengalan idatzitako zientzia fikziozko kontakizun feminista batean oinarritzen da. Inesen pertsonaiaren bidez, Indiara bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatuak gara, Ladylanden bila, herrialde utopiko bat, emakumeen herrialdera. Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen kontakizun honek emakumeen egoera agerian uzten du adin eta kulturetan zehar, imajinarioaren mugak arakatzen dituen bitartean.
Irudien heziketa eta sensibilizazioa lantzeko modu bat
Animazio zinemak plataforma paregabea eskaintzen du problematika konplexuei modu eskuragarrian heltzeko. Hemen emazteen egoera Europan, baina batez ere Indian erakusten du. Aitzinetik eta ondotik klasean ere filmari buruzko azterketa egin dute Estitxuko hirugarreneko ikasleek.
Elkarrizketa aberatsa
Filmaren proiekzioaren ondotik, Zuzendariarekin izandako elkarrizketari esker, hobeto ulertu ahal izan dugu sormen prozesu hori eta filmaren sorkuntza gidatu duen ibilbidea.
Bere denbora eta irakaspen inspiratzaileengatik, Isabel Herguerari bihotzez eskertzen dugu, eta espero dugu film honek eztabaida sutsuak pizten jarraitzea gizarteko biharko erronkei buruz baina ere, ausnarketa eramatea fikzioaren botere eraldatzailearen inguruan espero dugu.