Estitxu Robles Kolegioa, beraz ekimen honen parte da. Bertan, ehun profesional euskaldun izango dira ikasleekin esperientziak partekatzeko eta galderei erantzuteko. Ekitaldiaren helburua lanaren mundua ikasleei agerian uztea eta euskararen garrantziaz ohartaraztea da. Parte hartzaileak arte, eraikuntza, kultura, laborantza, osasuna, ostalaritza eta beste sektoreetatik etorriko dira. Foroaren jarduerak 9:00etatik 13:00etara izango dira, eta publikoari idekia izango da, profesionalekin elkarrizketa laburrak egiteko aukera egongo da.
Xehetasun gehiago edota eskuorria nahi baduzu hemen aurkituko duzu.
