Librepllume egoitzan
Elkarteko animatzaileak Anak, harrera ezin hobea egin digu.

Gela Tuareg oihal-etxe baten gisara apailatua da. Tapizak batzuk lurrean, kuxin handi batzuz hornituak. Inguruko hiru paretetan matalazak oihal ederrez eta kuxin txikiz estaliak. Hor dira gure ikasleak lekutu.

Ongi etorria egin bezain laster, antzara jokoa hasi dugu denek elkarrekin. Eta hor ziren desafio ezberdinei esker Mattin edota Iñaki Martiarenaren Ibilbidea ezagutzeko parada ukan dugu.

Nola hastapen batean Euskaldunen Egunkarian lana egin zuen eta nola Berrian, batez ere Mantangorrin jarraitzen duen gazteentzat aktualitatea marrazten.

Ah ze sorpresa polita Ixabel Agirresaroberekin hainbat lana ekoiztu zutela jakitean! Euskaran mitologia landu dutenean bere ipuin batzuk irakurri baitzituzten, baina ere Iala astean hiru ipuin kontatu baizizkigun. Biak ere jostakinak ditugu. Erritmoekin, hitz jokotan aritzen baitira franko eta bizipen gogorrei arintasun eta umore zerbait ekarri nahian

Apirilean Mattin da Estitxura etorriko, orduan gehiago duzue ezagutuko.