Batez ere YouTuben ezagutua izan bada, Aiora Mujikak Wikipedia proiektuaren enbaxadore gisa ere lan egiten du, non euskarazko ezagutza zabaltzea aldarrikatzen duen. Txominek, historiako irakasleak dio gonbita luzatu.
Azaroaren 22an abiatu proiektu horri esker, ikasleek nahi zuten elkarteari buruzko artikulu baten idazteko aukera ukan dute. Ikerketa bat nola egin, zer xerkatu ikusi dutelarik Xan irakaslearekin. Esperientzia horri esker, ikasleek, idazteko trebetasunak eskuratzeaz gain, ezagutza kolektiboak laguntzearen garrantziaz jabetu dira. Proiektu honetan parte hartuz, argitara ateratzea merezi duten ekimenei buruzko informazioa partekatu ahal izan dute, eta, aldi berean, Wikipediaren funtzionamendua ezagutu dute, hezkuntza tresna gisa. Ekimen interesgarri horrek aberastu duela haien eskola ibilbidea iruditzen zaigu.