Lehen bi egunetan gure bosgarreneko ikasleen etxean lo egin dute. Egunean zehar jarduera ezberdinetan parte hartu dute. Halaber, asteartean berriz Korrika Baionatik pasatzen baitzen, batzuk Kolegioko kilometrora hurbildu dira eta bertze batzuk haien familiak diren herriko kilometroetan ere parte hartu dute.
Asteazkenean, gu gara Donostiara joan. Plazer handia izan da guretzat, han ere korrikan parte hartzea. Donostian pare bat egun lo egin ondoren, bertakoekin elkar ezagutza sakontzen ari ginela eta, Euskara gara ! Korrikako aurtengo leloa poliki poliki gorpuztu dugula erran daiteke. Horrela izan dadila datozen egunak !
Eskertzen ditugu Zurriolako ikastolako irakasle, buraso eta ikasleak gurekin urtez urte proiektu hau aitzinerat eramateagatik. Bistan dena, halaber hemengo bosgarrenean diren irakasle arduradunak eskertzen ditugu, baita hemengo familiak eta ikasleak haien etxeetan behar bezalako harrera egiteagatik. Eta proiektu hau finantzatzen laguntzen gaituzten egiturek hala nola Euskararen Erakunde Publikoa eta Departamendua.


