Kolegioaren berriak
Urte honetako azken IALA (Ikasgaien Arteko Lan Astea) iragan da 2025ko otsailaren 10-etik-14ra. Gai nagusia Euskal Herria(k) zen.
Gure ikasle ohien lekukotasunak Seaskako Youtube Kanalean ikusgai direla abisatu nahi dizuegu.
Guraso eta ikasle guziei gonbidapena luzatzen dugu gure ikastetxean izango den Ate Idekitze egunean parte hartzera!
2024ko abenduaren 20an, 6. mailako ikasleek “Bertso Battle” berezi bat ospatu zuten IDZn
Laugarren mailako ikasleek Wikipediarako artikulu bat idazteko aukera izan dute, Aiora Mujikaren hitzaldiari esker. Wikipedia proiektua aurkezteaz gain, plataforman artikuluak idazteko praktika egokiei buruzko tailer bat animatu du, teknologiako gelan.
2024ko abenduaren 5ean, 4. mailako ikasleek Durangoko Azokara, ateraldi aberasgarri batean parte hartu dute, 59. edizioa da eta aurtengo lema "Hartzea ematea da".
Azaroaren 4tik 8ra, gure kolegioa ideia-laborategi bihurtu da! Ikasleak, seigarrenetik hirugarrenera, asmakizunen eta teknologiaren unibertso zirraragarrian murgildu dira.
Estitxu Robles ikastetxeko seigarren mailako ikasleek IKUSI MIKUSI euskarazko literatura festibalean parte hartu dute, Saran, 2024ko urriaren 11n, ostiralean. Eguzki distiratsuaren pean mugitu ahal izan ziren ikuskizunez tailerretara eta tailerretatik liburu azokaraino. Bakoitzak bere erosketa bono bat zuen eta bere liburua hautatu ahal izan du, noski […]
Estitxu Robles kolegioko 6. mailako ikasleak (51 ikasle) eta bost irakasle edota hezitzaile elkar ezagutzeko helburuarekin, 2024ko irailaren 12tik-13ra, joan gara Baigorrira.
Maiatzaren 12an Herri Urratsen eta Maiatzaren 26an Estitxu Robles kolegioko ikasleek haien 6 minutuko koreografiak taularatu dituzte publikoaren aitzinean.