Joan den astean, Baionako Estitxu Robles ikastetxeko 5. mailako ikasleen eta Donostiako ZURRIOLA ikastolan eskolatuak diren DBH1eko ikasleen arteko trukaketa abersgarri bat izan da.

Astelehenean ongietorria eman diegu, dantza, kantu, rap  oraindik ere gogoan ditugunak. Horrela, gure etxeetan une goxoak partekatuz, gure bizimodua iparraldean, bizitu dute.

Lehen egunean, Gaia elkarteak herri kirolak antolatu baditu, bigarren egunean Baionan gaindi ekintza ezberdinak ere izan ditugu. Haien artean Lizeoko pro animazio saileko ikasleek animaturiko joko erraldoia izan dugu, ikasleek preziatu dutena batez ere. Milesker beraz Etxepareko animazioko ikasleei !

Asteazkenetik goiti, abenturak indarra hartu du beren ikatetxeko handienek animatutako jokoekin. Han egindako egonaldiak haien ibilmoldea eta antolaketa ezagutzeko parada izan da. Egun bakoitzea, trukaketak bultzatzeko eta taldeen arteko loturak sendotzeko ekintza ezberdinek eraman ditugu, espreski antolatuak. Giro atsegina eta dinamikoa sortuz, irriak eta solasak entzun dira.

Esperientzia hau eskola trukaketa bat baino gehiago izan da; bakoitzak bere mugak zabaldu ditu eta kulturalki aberastu. Partaide guziek, ikasle zein irakasle, sentimendu bera dute: esperientzia birakaria eta ahaztezina izan da. trukaketa horrek segitzea datozen urteetan zinez espero dugu, horrela Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko etorkizuneko harremanak sendotuz.