Lanketa honen errazteko, kanpoko eragileak etorri dira : Jokin Irungaray, Eider Eibar, Biribil konpania, Irene Borda eta Ainhize Butron. Jokinek, musikari eta ipuin kontalari apartak, bosgarreneko ikasleei nola ipuinak asmatzen zituen azaldu die. Errealitateko gertakari bat hartu, fikziozko elementu batzuk jarri eta errepikatzen den erranaldi “musikatu” bat gehituz.
Eider Eibarrek, berriz, energiz beterikako ilustratzailea, ilustraziotik nola bizitzen den, zein den bere sortzaile ibilbidea gaur egun azaldu die hirugarreneko ikasleei.Topaketa ederra izan da. Kiribil konpaniak, bihotzez eta erritmo doinu ederrean, ipuin bat biluzirik, ipuin bat liburua lagun eta azkenik musikaz aipalaturik aurkeztu diete seigarreneko ikasleei. Laugarrenek aldiz, bi tailer tipitik pasatu dira. Bata, Irene Bordarekin, Ilustratzaileen historiko labur bat eta gero Euskal Herriko ilustratzaile batzuen historiko oso interesgarria aurkeztu die. Bertzea, Ainhize Butron-ekin izan da. Haize leizetan gazte literaturako liburaren sorkuntza nola bizitu duen azaldu digu eta bere lanak ilustratzaile gisa erakutsi digu goxoki.
Ostegunean eta ostiralean, ikasleak dar-dar aritu dira haien ekoizpenak sortzen. Maisuki eraman dituzte lan horiek. Esketu behar ditugu, aholkularitza lana egitera jin diren Arantxa Hirigoyen (irakaslea eta antzerkilaria) baita Aitziber Zapirain Etxaniz, Antxeta irratiko esatari -kazetaria. Milesker berezi bat denei, ikasleei, irakasleei eta kanpotik jin diren guziei.
Aurtengo lehen Iala 2023ko azaroaren 6tik 10era iragan da.
Izenburuak salatzen duen bezala gai nagusia ipuina izan da. Gai honekin helburu ezberdinak landu nahi izan dira. Halaber, helburu linguistikoa, sozialak, eraikitzaileak eta artistikoak landu dira.