Maiatzaren 12an Herri Urratsen eta Maiatzaren 26an Estitxu Robles kolegioko ikasleek haien 6 minutuko koreografiak taularatu dituzte publikoaren aitzinean.

Lan hau, Dantzaz konpainiaren azken proiektuan oinarritzen da. Horretarako, Dantzaz Konpainiako bi dantzari gazte etorri egonaldi baten egitera etorri dira gure ikastetxera.

Dantzazubi proiektua pedagogia eta dantza mailan arrakastatsua izan da. Horri esker, ikasleek dantzarako gaitasuna garatu ahal izan dute, euskaran egiten duten inbertsio emozionala indartu eta esperientzia aberasgarri bat bizi ahal izan dute maila pertsonalean, baita kolektiboan elkartasuna sustatuz.

Egonaldi denboran, ikastolen bi besta erraldoi hauetan ikusitako  emanalditxoak ikasleekin batera burutu dute Dantzaz konpainiakoek. Denbora hain gutitan, lortzen dutena egitea beti harritzen gaitu. Ikasleen motibazioak eta Dantzaz konpainiaren profesionaltasuna baita, egiteko moldeak badu zer ikusia horretan.