Harkaitz Cano, Maiatzaren 24an etorri da ikastetxeko hirugarreneko ikasleei bere lanbidea aurkezteaz gain, Unai Iturriaga eta Joseba Larretxerekin batera Mikel Laboari buruzko komikia sorkuntza prozesuaren gako batzuk eskaintzea: “Ni ez naiz Mikel Laboa”.

Hiru artista hauen arteko lana itzel gelditu da. Ederki josi baitute fantasia, baina ahal bezain leiala izanez Mikel Laboa, kantariaren senarekin.

Kontraesan bat ere badirudi Mikel Laboa, etxe gehienetan isilean sartu bada, haren aztarna ozen gelditu da oraino gehiengo batentzat. Bere kantuek, euskal olerkari onen hitzak musikatu ditu. Eta euskaldun, baita euskal zale anitzen biziko momentu ezberdinak : bestak, hilketak, bazkari, eta beste, lagundu dituzte.

Kantari sotil hau, bere bozarekin gorpuztu du gugan dugun hauskortasuna eta indarra. Horrengatik agian hain dugu maite! Bego horretan…

Umorea maite duen orok, irudietan gozatzeko aukera izango du, begi kliskak edozein aldetatik badirela ikusita. Irudiak ongi irakurtzen dakien kaskarinik ez baita inon ere ez! 

Beraz, album ilustratu hau ez “espoilatzear” gonbidatuak zaitez edozein liburutegi edo liburu denda on batengana hurbiltzea, momentu ezin goxoago baten pasatzeko. 

Milesker Harkaitz ongi ordezkaturik zuen hirukotea! Eta laster arte, agian.