Aldaketa klimatikoa, ikasle bat kamara gibelean emankizun baten grabaketa lanean ari.
Maiatzaren 21ean, klima aldaketaren inguruko kontzientzia pizteko ekintza berezi bat antolatua izan da, eta lau kolegiotako ikasleak bildu dira.

Ezagutzen ez diren arren, espazio berdin batean elkartu dira Seaskako kolegioko laugarreneko ikasleak ikasteko, partekatzeko eta elgarrekin bizitzeko.

Goiz aldean, elgar ezagutzeko jokoak izan dira lehen urratsa: ikasleek harremanak sortu eta giro goxoa sortu dute. Gero, tailer ezberdinetan parte hartu dute, non klima aldaketaren hainbat alde landuak izan dira, hala nola : kutsaduraren ondorioak, energia berriztagarriak, eta gure eguneroko ohituren ingurumen-eragina, adibidez.

Eguerdian, Baionako Elkarteen eraikinaren kanpoan  eta Errobi ibaiaren ertzean, piknika atsegin bat egin da. Arratsaldean, ikasleek telebista emankizun baten grabaketan parte hartu dute. Esperientzia berezia izan da: batzuk kameraren gibelean ibili dira, beste batzuk aitzinean, esatari lanetan, kanpoko eragileak galdekatzeko eta goizean ikaskideei egin dako “espaloi-galdezketak” erakusteko.

Ekimenaren helburu nagusia argi da: klima aldaketaren problematikaz jendea sentsibilizatzea. Horretarako, ikasleek taldeka dokumental lanak burutu dituzte eta ahozko aurkezpenak prestatu. Beste kolegioetako ikasleekin harremanak garatu dituzte ere, Informazio Komunikazi Tresnak  (IKT) erabiliz: ikus-entzunezko saioak, dokumentu partekatuak eta abar.

Gaitasun digitalak lantzeko parada izan dira ere, beste ekimen batzuen bitartez, eta talde lana zein komunikazioa indartzeko. Egunaren balorazioa biziki baikorra izan da. Parte-hartzea ona izan da, giro lasaia eta emankorra sortuz. Hizlariek esperientzia positiboa izan dutela erran dute. Antolatzaileek azpimarratu dute ekintza hau garrantzitsua dela gazteengan kontzientzia ekologikoa sustatzeko, eta datorren urtean berriz egitea posible izanen dela, beste belaunaldi batzuentzat.

Klima aldaketari buru egiteko, gazteen ahotsa eta ekintza ezinbesteko dira. Eta egun hau, dudarik gabe, urrats sendo bat izan da bide hortan. Eskertzen ditugu beraz, gure bidelagun ditugun elkarte hauek haien ekarpen ezinbestekoagatik : Laborantza Ganbara, Water Family, CPIE, Iener, Kanaldude, Bizi, proiektu eramaileak, ikastetxeetako zientzietako irakasleak eta nola ez ikasleak.