Lehen eguna, euritsua genuenez aterpetua ginen Oronozian egon gara elkar ezagutzeko jokoak eginez. Ondotik, etxetik ekarritako pik nika partekatu dugu. Eta indarrak berriro harturik, ostarte bat genuela ikusita, Baigorri herrirantz jaitsi gara, bertan CPIEko animatzaile batek igurikatzen baikintuen, joko pista baten egiteko.
Talde txikitan joko pistaren bitartez Baigorriko pertsonaiak eta herriaren leku esanguratsu batzuen ezagutzeko parada ukan dugu. Frontoian joko batzuk ere egin ditugu. Arratsean, afari goxo bat prestatu ziguten Oronoziako langileek. Gauean, gutunak baita mahai jokoetan aritzeko parada izan dugu.
Biharmun goizean, lau tailer proposatuak izan dira, baloia preso, Molky, mahai jokoak eta dantza tailerra. Ikasleak lau taldetan banatuak izan dira eta tailer batetik bestera pasatu dira. Ondotik, bazkari ezin goxoagoa ukan dugu. Arratsaldean, liburuxkak osatuta, joko librean aritu dira. Eta autobusa hartu baino lehenago dantza bat eman dugu denek elkarrekin. Egonalditxo hori, elkar ezagutzeko ezin hobea izan dela deritzogu beraz !