Larunbat honetan, 2026ko apirilaren 14ean Estitxu Robles Kolegioko ikasleek, eskiatzeko aukera ukan dute.

2026ko martxoaren 14ean iragan da larunbat goizez. 6 heldu eta 50 bat ikasle bertara joan ziren.

Pireneoko Gourette estazioan egon dira. Elur freskoaren gainean lerratzeko aukera paregabea ukan dute. Hiru taldetan banatuak ziren, hasi berriak, ertainak eta adituak. Heldu laguntzaile taldeak ibili dira talde batetik bestera. Egun horretan, elur anitz egiten zuenez ez da beti erraza izan figura ezberdinen egitea. Baina, ikasle gehiengoa oso pozik atera da eta prest esperientzi berriz ere errepikatzeko !

Eguerditan denak bildu dira elkarrekin pik-nikaren egiteko. Atsaldean ere, pista batzuk hartzeko aukera ukan dute. Baina laster itzultzeko ordua etorri denez, maiteriala utzi eta autobusa hartu dute.