Aurtengo hari gorria KORRIKA izan da. Nola ez ? 24. Korrikaren hasiera Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an bururatuko da Bilbon martxoaren 29an.
Lan Pertsonalizatu taldeka korrikaren urte jakin bat, urte horretako kantua eta omendutako pertsonak landu dituzte. Eta horretatik ikuskizun bat sortu dute. Abenduaren 4en, ostegun goizean, haien sorkuntzan azken ukituak egin dituzte. Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondotik, taldez talde pasa dira ikasle guzien aitzinean eta epaimahai baten aitzinean ere bai.
Eskaini duten lanak orohar politak izan dira. Giro euritsua izan arren, giroa ez da horretarako epeldu. Alderantziz, alaia eta irriak ere entzun dira emanaldi guzian.
Korrikaren atal ezberdinak erakutsi dituzte. Hala nola, mundu osoan ere egiten dela. Eguraldi ona ala txarra izan ere, korrikalari anitz ala guti, 10 egunez gau ala egun etengabe norbait euskararen alde dabil korrikan bizkarrekoa soinean eta lekukoa eskuan.
Talde guziak pasatu ondoren krakada eta sari banaketa izan da. Giroa ezin hobea zenez, ikasle talde handi bat dantzan ere aritu da bazterrak ongi alaituz.
