Kolegioaren berriak
Maiatzaren 7an, Estitxu Robles kolegioko 3. mailako ikasleek haien Dantza zubia proiektuaren “happening” moduko bat eskaini dute Baionako DIDAM museo aitzineko espazioan. Ondotik, maiatzaren 11n, haien lana oholtza gainean aurkezteko parada izan dute Herri Urratsen Seaskako ikastolen besta handian.
2026ko apirilaren 24an, Amets Arzallus 3. mailako ikasleekin izan da, Miñan liburuaren sortze prozesuaz mintzatzeko.
Trukaketa astea martxoaren 23tik-27ra iragan da. Zurriolako DBH1eko ikasleak gurerat hurbildu dira.