Kolegioaren berriak
Maiatzaren 7an, Estitxu Robles kolegioko 3. mailako ikasleek haien Dantza zubia proiektuaren “happening” moduko bat eskaini dute Baionako DIDAM museo aitzineko espazioan. Ondotik, maiatzaren 11n, haien lana oholtza gainean aurkezteko parada izan dute Herri Urratsen Seaskako ikastolen besta handian.
Atalante zine gelak antolatu du bikoizketa tailer bat Estitxu Robles kolegioko ikasleekin, “Kulturarekin hazi” dispositiboaren baitan. Azken hau, Herri Elkargoak eramaten duen lana da. Helburua da hezkuntza ibilbideak aberastea eta adituekin elkartzea baita sorkuntza artistiko baten egitea. Hortarako, Maryse Urruty antzekilariarekin lan egiteko parada ukan dute […]
Apirilaren 19tik 24ra Estitxu Robles kolegioko 4.ko ikasleak Londresera edota Grandara joan dira.
Trukaketa astea martxoaren 23tik-27ra iragan da. Zurriolako DBH1eko ikasleak gurerat hurbildu dira.
Bi urtean behin, Korrika badator bere kantu eta leloekin. Gure ikastetxeko ikasleek ere Korrika txikian parte hartu dute.
Aurten ere, Estitxu Robles kolegioko 6-ko ikasleek bertso tailerren egiteko parada ukan dute
Guraso eta ikasle guziei gonbidapena luzatzen dugu gure ikastetxean izango den Ate Idekitze egunean parte hartzera!