Kolegioaren berriak
Bi urtean behin, Korrika badator bere kantu eta leloekin. Gure ikastetxeko ikasleek ere Korrika txikian parte hartu dute.
2026ko urtarrilaren 17an, Baionako Etxepare lizeoan lanbide foro bat antolatuko da, Seaskako Bigarren Mailako ikastetxeek koordinaturik.
Euskararen eguna iragan da Estitxu Robles kolegioan abenduaren 4an nahiz egiazko eguna abenduaren 3an izan. Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak, 1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango trenkatu duten geroztik, ikastoletan animazio bereziak antolatzen dira egun horren karietara.
Apirilaren 8tik-12ra Estitxu kolegioko laugarreneko ikasleak hizkuntz bidai egitera joan dira.
Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilaria kolegioko dokumentazio gelan egon da joan den abenduaren 12an "Lurbinttoko ohoinak" komikia aurkezteko.
2022ko irailaren 30ean Makeako antzerki tropak “Antso azkarra” antzerkia eman zuen Baionako Etxepare lizeoan. Jendea saldo handian hurbildu zen eta etekinak Estitxu Robles kolegioaren alde banatu ziren. Milesker parte hartzaile guziei!
2021ean 16 ikasgela arraberrituak izan dira. Osoki ekipatu behar izan ditugu (mahaiak, kaderak, informatika tresneria…). Gurasoen eta babesle pribatu anitzen laguntzari esker, “ARBELAK” izeneko kanpaina arrakastatsuaren bidez, lortu dugu inbertsio handi hori gure gain hartzea. Milesker dohaintza egile guziei!