Kolegioaren berriak

Adur Larrea
Adur Larrea (Bilbo, 1982) marrazkilaria kolegioko dokumentazio gelan egon da joan den abenduaren 12an "Lurbinttoko ohoinak" komikia aurkezteko.
2022ko irailaren 30ean Makeako antzerki tropak “Antso azkarra” antzerkia eman zuen Baionako Etxepare lizeoan. Jendea saldo handian hurbildu zen eta etekinak Estitxu Robles kolegioaren alde banatu ziren. Milesker parte hartzaile guziei!
2021ean 16 ikasgela arraberrituak izan dira. Osoki ekipatu behar izan ditugu (mahaiak, kaderak, informatika tresneria…). Gurasoen eta babesle pribatu anitzen laguntzari esker, “ARBELAK” izeneko kanpaina arrakastatsuaren bidez, lortu dugu inbertsio handi hori gure gain hartzea. Milesker dohaintza egile guziei!